viernes, 30 de marzo de 2012

Web 2.0 Hezkuntza Erronkak


Gure gizartea etengabeko eboluzioan dago eta honekin batera, hezkuntzak ezinbestekoa du aldaketa ebolutibo honi aurre egitea. Beraz, irakasleak hezkuntzan eman diren eta emango diren aldaketa hauei ere egin behar dute aurre, formakuntza berri batekin alegia.

Formakuntza berria aipatzen dudanean, teknologia berriei buruz ari natzaizue. Izugarrizko aurrerapenak jorratu ahal dira hezkuntzan , baina horretarako irakasleok gai izan behar gara alfabetatze teknologikoan,hausnarketan eta teknologia berri hauek eskaintzen dizkiguten herramintetan, informazioan eta komunikazioaren ikerketan.

Hau lortuz gero gizartearen eta eskolaren oreka bat lortuko litzateke. Oso zaila badirudi ere, ezinbestekoa izango dugu honi buruz formatzea eta formatzen jarraitzea nahiz eta metodología aldaketa ikaragarria darama atzetik.

Web 2.0 plataformak ikasleei errealitatera eta gizartera hurbiltzea eta gidatzea eskaintzen du. Gainera, aktiboki hartzen dute parte plataforma honetan, beraiek baitira beraien ikaskuntza propioaren protagonistak. Agorrezinezko errekurtsoak izango dituzte beraien sentsu kritikoa garatzeko. Honez gain,estrategia erabilgarriak eskuratuko dute beraien oinarrizko konpetentziak lortzeko.

WEB 2.O ETA HERRAMINTAK